oinez Alegia Intxur

Alegia - Intxur

Datuak

Abiapuntua: Belostegi (Alegia) 94 metro

Punturik altuena: Intxur-ko gaina 765 metro

Ibilbidearen iraupena: ordu 1 eta 38 minutu

Sarrera

Ibilbide honetan, burdin aroko herrixka Gipuzkoar bat kokatzen zen gainera joango gara. Herrixka honi "Intxur" deritzaio. Eskabazio lanak egin ziren eta txabola arrasto naiz sistema defentsibo bat osatzen zuten arresiak aurkitu ziren. Gaur egun arrasto guztiak lurpean daude berriro.

Kotxez irixteko

N1 nazionalean, Alegia-ko irteera hartu eta Belostegi izeneko auzora joko dugu. Belostegi auzoa trenbidea azpitik zeharkatuta dago. Bertan kotxea utz dezakegu edo bestela Alegiako herrian utzi eta oinez Belostegi auzora joan gaitezke.

Ibilbidea

 

00:00 - Alegia-ko Belostegi auzoan gaude. Bertan GR21-eko marka zurigorriak dituen pista jarraituko digu autobidearen azpitik igarotzen den tunel batetik barrena.

 

 

 

 

 

00:19 - Lehenengo bidegurutzera irixten gara. Bertan, Albiztur aldera, eskubiruntz doan GR21 jarraitzen dugu eroritako seinale batek erakusten duen bezela. Bertatik gora eta gora egingo dugu beti ere pista jarraituz.

 

 

 

 

 

00:46 - Pinu tartean goazela zelai une batean, bigarren bide gurutzera iristen gara. Hemen, eskubirantz dauden bi bide ageri dira. Bi hoietatik, ezkerrekoa jarraituko dugu (goruntz jarraitzen duena) GR21 da. Bide honetatik aurrera, pista bide zidorra bihurtzen da.

 

 

 

 

 

01:03 - GR21 eko bide zidorra goruntz eta goruntz egin ondoren, hirugarren bidegurutzera iristen gara. Bertan lehenengoz Intxur ageri da. Seinaleari kaso egin eta Intxur aldera joko dugu. Esan beharra dago, metro batzuk aurreraxeago, beste antzeko seinale bat dagoela. Han ere Intxur aldera joango gara.

 

 

 

 

 

01:14 - Mareako gainera iritsi gara. Hemen kotxe normal bat ibil daitekeen pista bat aurkitzen dugu eta horrekin batera, GR21-eko marka zuri gorriak desagertzen dira. Puntu honetan, repetidore bateruntz garamatzan kotxeentzako pista jarraituko dugu goruntz. Orain marka zuri-oriak ageri dira.

 

 

 

 

 

01:25 - Txabola batzuen ondotik pasa ondoren, pistaren amaierara iristen gara; hau da repetidorera. Hemen marka zuri oriak ere desagertu egiten dira. Guk ezkerreko bidezkatik jarraituko dugu.

 

 

 

 

 

01:27 - Bidexkan jarraituz, gaurko azken bidegurutzera irixten gara. Ez dago inungo markarik. Guk goruntz doan ezkerreko bidea jarraituko dugu.

 

 

 

 

 

01:32 - Basotik atera gara eta jada Intxur gaineko zelaian gaude. Ezkerretara Aralar ikus dezakegu, eskubitara Ernio eta aurrean Murumendi ikusten da. Hemendik Intxur gaineko buzoia gertu dago, baino bertara iristeko, ezkerrean ikusten den zelaiera pasa behar digu eta ehun bat metro ibili betiere hesi ondotik. Zelai hortara pasatzeko, bidexkaren bukaeran ikusten den baso ondora iritsi eta basora sartu baino lehen dago pasalekua.

 

 

 

 

01:38 - Iritsi gara Intxur-eko buzoiera. ikusten dugunez, gure eskubian, hesiaren beste aldean dago. Orain momentu batez imajina dezagun burni aroan bizi ziren Intxur herrixkako biztanleek, nola kontrola zezaketen Oria bailarako puntu hura...

 

 

 

 

 

Jeitsiera

Jeisteko, bide berdinetik egin dezakegu ez badugu ongi ezagutzen parajea, baino ondo ezatuguz gero, Intxur-eko gainetik jeisten zelaia jeitsiz goitik behera, Aldaba zaharreko baserri batera iristen gara, eta baserri hortatik abiatzen den pista jarraituz, Aldabara iris gaitezke.

 

Iturria: Sigpac

Leienda:

1 - (00:00) Belostegi auzoa.

2 - (00:19) Lehenengo bidegurutzea.

3 - (00:46) Bigarren bidegurutzea.

4 - (01:03) Hirugarren bidegurutzea.

5 - (01:14) Mareako gaina.

6 - (01:25) Repetidorea.

7 - (01:27) Azken bidegurutzea.

8 - (01:32) Intxur-eko zelaiak.

9 - (01:38) Intxur gaina.

 

Bazkaltzeko

Alegian: Txintxarri jatetxea. Telf.: 943650721.

Ikaztegietan: Begiristain sagardotegia (sagardo sasoian bakarrik). Telf.:943652837.

 

Jabier